Martxan da zukua eta sagardoa egiteko denboraldia

Amaia Txintxurreta Guridi

Mendixolako zentroan, sagarrekin lanean.

Aramaioko Sagardogileen Elkarteak (ASE) gaur, astelehena, ireki du aurtengo denboraldia, zukua eta sagardoa egin nahi dutenen artean txandak emanda.

Aurreko urtetan bezala, txanda hartu beharko da aldez aurretik zukua eta sagardoa egiteko, 644 93 46 03 telefonoan, eta Mendixolako zentroa erabiltzeko aukera egongo da.

Baldintzak

Zukua egiteko gutxienez hiru lagun eta bertako langilea beharko dira makinak puntuan jarri eta garbitzen. 500 kilo izan beharko ditu gutxienez prentsaldi bakoitzak, eta gehienez, 700-750 kilo. Baldintza gehiago udal webgunean kontsulta daitezke. Ostiraletan ez dute lanik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak