"Oso polita" eta "hunkigarria" izan da Jesus Larrañaga gogoan Danborralden egindako omenaldia

Larraitz Zeberio Lekuona

Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak antolatuta, 2025ean hildako Jesus Larrañaga taldekidea izan dute gogoan. 35 bat lagun elkartu ziren atzo Danborralden eta bertsoekin eta txalaparta doinuekin jantzi zuten omenaldi-ekitaldia.

35 bat lagun elkartu ziren atzo goizean Aramaion Azkoaga auzotik Danborralderako bidea hartzeko. Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak egindako deialdia zen eta eguraldia lagun zuten. 2025ean zendutako Jesus Larrañagaren omenezko irteera zen eta hura gogoan egun osoko egitaraua prestatu zuten.

Tontorrean hamarretakoa egin zuten eta jarraian eman zioten hasiera taldekide ohiaren omenezko ekitaldiari. Txalaparta saio bat, Jesus Larrañagaren omenezko hitz batzuk eta txalaparta taldearen izenean Gorka Zubizarretak botatako bertsoa izan ziren ekitaldiari hasiera emateko. "Gero, txalaparta saio luze bat egin genuen; izan ere, denok pasa ginen txalapartatik Jesusen omenez eta bukaeran Martin Abarrategik bertso bat bota zuen", azaldu du Zubizarretak. "Jesus izan dugu gogoan eta oso polita eta hunkigarria izan da".

Aramaion eta Arrasaten

Egunak Aramaion eta Arrasaten izan zuen jarraipena. Jaitsi gara Aramaiora eta jarraitu dugu txalaparta poteoarekin eta Barajuen elkartean bazkaria + Arrasate txalaparta poteoa. Danborraldetik jaitsi ostean txalaparta-poteoa eta bazkaria egin zituzten Aramaion. Beranduago, berriz, Arrasaten izan zen txalaparta-poteoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak