Dirulaguntzak eska daitezke Aramaioko umeen eskolaz kanpoko ekintzetarako

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko abuztuaren 27a

Papargorri abesbatzakoak kantuan, ikasturte bukaerako kontzertuan.

Aramaioko Udalak 2026ko eskolaz kanpoko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak emango ditu. Eskaerak irailaren 15etik abenduaren 31ra aurkeztu ahal izango dira, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badira.

Umeen eskolaz kanpoko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzen helburua da hezkuntza formalaren osagarri diren jardueren bidez ikaskuntza sustatzea, baita gizarteratzea eta aukera-berdintasuna bultzatzea ere. Era berean, herritar guztiek dauden baliabideak berdintasunez eskuratu ahal izatea sustatu nahi du Udalak.

Onuradunak

Laguntzak 3 eta 16 urte bitarteko Aramaioko umeentzat izango dira. Eskatzaileek Aramaioko udalerrian erroldatuta eta eskolarizatuta egon beharko dute, eta ezarritako baldintza ekonomikoak bete beharko dituzte.

Diruz lagunduko diren ekintzak

Besteak beste, honako jarduerak lagunduko dira diruz: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako musika, pilota, dantza, panderoa, trikitixa, abesbatza, bertsolaritza, multikirola, psikomotrizitatea eta irristaketa. Deialdiak antzeko beste jarduera batzuk ere barne hartu ahal izango ditu.

Aurkezteko epea

Eskaerak irailaren 15etik abenduaren 31ra aurkeztu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak