Txingorrak eragindako kalteak aseguru-etxeari kontsultatzea eskatu du Aramaioko Udalak

Mireia Bikuña 2026ko abuztuaren 11

Abuztuaren 8ko ekaitzak ortuak, negutegiak, autoak, teilatu-hodiak, uztak eta beste hainbat kaltetu zituen. Horien gaineko kalte-ordainak aseguru-etxeekin egin behar dutela esan dute udal arduradunek.

Ibarra, Eguzkierripa, Zalgo, Azkoaga, Zabola, Barajuen, Untzilla eta Suña izan ziren auzo kaltetuenak. Ortuetan eta uztatan galera handiak sorrarazi zituen txingorrak. Autoetan ere kalteak eragin zituen; eta baita errepidean ere. Gesalibar eta Aramaio arteko errepidea itxita egon zen hiru bat orduz, errepide erdira eroritako zuhaitzak kendu bitartean. Oraindik errepidea ez dago garbi, eta tentuz gidatzea eskatu dute Aramaioko Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak