Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko uztailaren 18a

Jai giroan murgilduta daude Arriolako eta Arexolako auzotarrak. Atzo arratsaldean hasi zen jaia bi auzoetan, eta gaur eguerdian martxan jarri dituzte zapatuko lehen ekintzak; arratsaldean, mus eta briska txapelketa, Arexolaratik Arriolara kalejira, eta Arexolan umeentzako jolasak egin dituzte. 

Atzo arratsaldean hasi ziren Arexola eta Arriola auzoetako Santa Marina jaiak etxaflero eta kanpai-errepikekin. Gaur, zapatua, egun meza santuarekin hasi dute eguna. Jarraian, Ibarratik Arexolara bizikleta lasterketa egin dute, eta, arratsaldean, kanpai-jotze demostrazioa eta mus eta briska txapelketak jokatu dira plazan. Txapelketa amaitu ondoren, Arexolatik Arriolara kalejira egin dute auzotarrek, eta, Arexolara heltzean, umeentzako jolasak egin dituzte txikienen gozamenerako. 

Eguna amaitzeko, gaueko bederatzietan, parrillada egingo dute plazan, eta afal ostean erromeria izango da Laja II eta Narbaiza trikitilariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak