Hiru aldiz jantzi du lau eta erdiko txapela Asier Del Campok: kadeteetan behin eta birritan gazte mailan. Atzo, senior mailakoa lortzeko aukera izan zuen, baina egun guztiak ez dira berdinak izaten.
Lau eta erdiko txapelketako finala izan zuen Ogetan aramaioarrak eta halaxe sentitu zen: "Hasieratik ez nintzen sentitu eroso. Egun onak eta txarrak daude eta atzo beste aurpegia tokatu zitzaidan. Triste nago, baina buelta eman behar zaio eta alde positiboa atera. Finalera iritsi naiz, horrek esan nahi du jendea atzean gelditu dela, eta hurrengoari begira nago".
Euskal Herriko herriarteko finalaurrekoa
Atzokoaren ostean, gaurko finalaurrekora bidean da Del Campo. Izan ere, Legutio izenarekin –aramaioarrak eta Legutiokoak osatzen dute taldea– Euskal Herriko herriarteko finalaurrekoak dituzte gaur Zumarragan, Leitzaren kontra. 11:00etan hasiko da txapelketa.