Asier del Campok Arabako lau eta erdiko finala jokatuko du bihar

Koldo Zubia Salas 2026ko uztailaren 10a

Del Campo dejada bat egiten, ekainean jokatutako Aramaioko jaialdian.

Asier Del Campok Arabako lau eta erdiko txapelketako finala jokatuko du bihar, 12:00etan, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Txukun Lakua talde bereko David Uriberen aurka neurtuko ditu indarrak. 

Del Campok hiru aldiz jantzi du lau eta erdiko txapela: kadeteetan behin, 2017-2018an, eta horren ondorengo bi urtetan ere irabaztea lortu zuen, gazte mailan. Aurten ere txapela lortzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak