Jesus Mari Gorosabelek irabazi du Aramaioko bola-joko txapelketa

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 7a

Aramaioko bola-joko txapelketa jokatu zuten joan den domekan, uztailaren 5ean, Etxaguen auzoko bolatokian eta 35 lagunek hartu zuten parte. Txapelduna Jesus Mari Gorosabel izan zen.

Hona hemen sailkapena:

  1. Jesus Mari Gorosabel: sei txirlo.
  2. Boni Plaza: sei txirlo.
  3. Etor Goikoetxea: bost txirlo.
  4. Sarabia: bost txirlo.
  5. Luken Martina: bost txirlo.
  6. Danel Zuazubiskar: bost txirlo.
  7. Ane Gardoki: bost txirlo.
  8. Gorka Madinabeitia: lau txirlo.

Taldekako sailkapenari dagokionez Aguriek taldea izan zen txapelduna; hona hemen sailkapena:

  1. Aguriek: hamalau txirlo.
  2. Baten: hamabi txirlo.
  3. Berrittuk: hamar txirlo.
  4. Los putos amos: bederatzi txirlo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak