Aramaio Pilota Taldearen Binakako Pilota Goxua txapelketako finala jokatuko da gaur, egubakoitza, frontoian. Bertan lehiatuko dira Olaizola eta Beitia, Karni eta Herrarteren aurka.
Del Campo, Ogetan
Bestetik, Asier Del Campok jokatuko duen Arabako Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdia hasiera batean Aramaion egitekoak ziren arren, azkenean, Gasteizko Ogetan jokatuko da, zapatuan, 19:00etan.
Del Campok aurreko asteburuan final garrantzitsua jokatu zuen; Euskal Ligako Buruz Burukoa eta azpitxapeldun gelditu zen. Eta oraingo honetan ere guztia ematera joango da eta aurkari izango du haren talde bereko, Txukun Lakuako, Ruiz.