Leire Arrizabalaga lehen sariarekin itzuli da Euskal Herriko mendiko zaldiaren Arabako lehiaketatik

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 30a

Leire Arrizabalaga, saria irabazi duen haragitarako behoka onenarekin.

Asteburuan, Ondategin –Zigoitian– Gorbeia inguruko zaldien XXIX. azoka ospatu zen, eta horren baitan, Euskal Herriko mendiko zaldien Arabako II. lehiaketa egon zen. Leire Arrizabalaga, sariarekin bueltatu da etxera.

Urtebete eta bi urteko moxalen kategorian, haragitarako behokarik onenaren saria lortu du Leire Arrizabalagak, Ondategin ospatu zen Euskal Herriko mendiko zaldien Arabako II. lehiaketan. Aramaioarra "oso pozik" dago lortutakoarekin.

Horrelako lehiaketa batera aurkezten den bigarren aldia izan da oraingoa. Izan ere, iazko urriaren 7an Aguraingo lehiaketan parte hartu zuen. Kasu horretan Euskal Herri mailako lehiaketa izan zen, eta han bigarren saria eskuratu zuen haragitarako behoka onenaren kategorian.

Leire Arizabalaga, iazko Aguraingo lehiaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak