Papargorri abesbatzakoen ikasturte bukaerako kontzertua, zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 25a

Papargorrikoen iazko ikasturte bukaerako emanaldiko une bat.

San Martin jaietako egitarauaren barruan iragarrita dagoen lehen ekintza da Papargorri haurren abesbatzako emanaldia. Ikasturte bukaerako ikuskizuna izango da. Ba!goiez izenburupean egingo dute, zapatuan, kultura etxean, 20:00etan.

Larraitz Arriolabengoak zuzentzen duen Papargorri abesbatzak prest dauka ikasturte bukaerako kontzertua eta jendaurrean abestuko dute kultura etxean, zapatuan, 20:00etan.

Papargorrikoek ikuskizuna iragaztzeko erabili duten argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak