San Juan su barik, baina giro onean ospatu dute jaia Azkoagan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 24a

Muturreko tenperatura altuengatik ezin izan zuten San Juan sua piztu Azkoagan, baina, hala ere, festa giroa nagusitu zen auzoan, San Juan bezperako gauean.

Kalejiran herritar dezente batu ziren eta San Juan surik piztu ez arren, gustura ibili ziren Azkoagan batutakoak. 

Trikitilariak eta hainbat herritar itzalpean.

Itzalak aprobetxatu zituzten, eta esaterako, umeak urez betetako globoekin ibili ziren jolasean. Parrilladan ere adin guztietako jendea izan zen.

Txosna inguruan ere batu zen jendea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak