Lehen aldiz hartu du parte Maide Del Reyk horrelako literatur lehiaketa batean, eta bizitzari eta heriotzari buruzko umorezko hausnarketa bat egin du Tutoriala izeneko lanean. Euskadi Irratiak I. Istorio Laburren lehiaketa antolatu du eta bertako hiru finalistetako bat da lan hori.
Del Reyk ez zuena espero da lehiaketako finalera iristea, eta beste bi lanekin batera, Euskadi Irratiko Instagram kontuan haren lanari Atsegin dut emanda bozkatu daiteke Del Reyren lana. Domekara arte dago horretarako aukera.
Oso pozik dago: "Idazle Eskolako graduondoa egin eta ariketa modura egindako lana inolako asmorik gabe aurkeztu nuen lehiaketara. Oso pozik nago izaten dabilen harrerarekin eta eskerrak eman nahi dizkiet ingurukoei, nire lana irakurtzearren eta bozkatzearren".