Azkoagan ez dute San Juan surik piztuko, tenperatura altuengatik

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 23a

Azkoaga auzoko san juan sua, artxiboko irudi batean.

Muturreko tenperatura altuengatik, alarma gorria dago ezarrita, eta ondorioz, aurten Azkoagan ez dute San Juan surik piztuko. Dena dela, gaurko egitarauko gainontzeko ekintzak egingo dituzte.

Zapatuan hasi zituzten San Juan jaiak Azkoagan, txopoaren igoerarekin. Kontzertua izan zuten gero, eta afarian 50 lagun inguru elkartu ziren. Giro onean hasi zituzten ospakizunak, beraz.

Gaurko egunez, San Juan bezpera, aramaioarrak Azkoagako suaren bueltan elkartu izan dira, baina erabaki dute surik ez piztea, tenperatura altuengatik.

Hala ere, gainontzeko ekintzak egingo dituzte. 18:00etan umeendako jolasak izango dira, 19:30ean parrillada; eta ondoren, trikitilariek girotuko dute gaua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak