San Juan jaietarako prest daude Azkoagan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 17a

Azkoaga auzoko san juan sua, artxiboko irudi batean.

Zapatuan, hilaren 20an, txopoaren igoerarekin hasiko dituzte sanjuanak Azkoagan. Eta martitzenean, hilaren 23an, parrillada eta sua egingo dituzte, besteak beste.

Azkoaga auzoa prest dago San Juan jaiak hasteko. Zapatuan egingo dituzte lehen ekintzak; txopoaren igoera egingo dute 18:00etan, 19:30ean BB Harper musikariaren emanaldia egongo da, 21:30ean afaldu egingo dute, eta ostean, DJ Goikok jarriko du musika.

Martitzenean, San Juan bezperan, umeendako jolasak egongo dira 18:00etan; parrillada egingo dute 19:30ean; eta 22:30ean sua piztuko dute eta sorgin kalejira egingo dute, trikitilarien laguntzarekin.

Eguaztenean, berriz, 12:00etan hildakoen omenezko meza egingo dute abesbatzarekin eta Alaiak kantu taldearekin. Gero, parrillada egongo da eta 17:00etan briska eta mus txapelketak egingo dituzte –izen-ematea bikoteko, 20 euro–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak