Vidas irrenobables eta Ganado o desierto lanen zuzendari Francisco Jose Vaquero aurretik ere egon izan da Aramaion. Oraingoan, Ladrones de fuego dokumentala aurkeztuko du; baso-suteen arazo eta horien kausa eta ondorio nagusiak aztertzen dituen lana.
Baso-suteak ez dira urtaroko tragedia hutsa. Hainbat hamarkadatako landa-abandonuaren, baso-kudeaketaren galeraren eta abeltzaintza estentsiboa bezalako jarduera tradizionalen desagerpenaren ageriko ondorioa dira. Eta ideia horren inguruan jarduten da Ladrones de fuego.
Dokumentalak paisaia, ustiategiak edo etxeak sutan ikusi dituzten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Ez du kalte ekologikoa bakarrik erakutsi nahi, baita sute horiek uzten duten inpaktu psikologikoa eta soziala ere. Eta Aramaixo Bizi taldeak gonbidatuta izango da Aramaion.