Aramaioko musika eskolako ikasleek jendaurreko emanaldiarekin esan diote agur ikasturteari

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 11

Musika eskolako 30 ikasle baino gehiago igo ziren Aramaioko kultur etxeko oholtzara atzo, ekainak 9. Batzuk instrumentu ikasleak eta beste batzuk hizkuntza musikalekoak ziren, eta hamabi konbotan banatuta film ezagunetako abestiak jo zituzten, besteak beste, The Greatest Showman, Indiana Jones, Armageddon, Interstellar eta Piratas del Caribe filmetakoak. Kultur etxea lepo bete zen eta txalo zaparradak jaso zituzten musikariek.

Los Domingos filmean erabilitako Aitormena abesti ezaguna ere jo zuten hainbat ikaslek; Dunixe Mujikak, Elaia Etxebestek, Garazi Azkaratek, Amaia Pavonek eta Irati Mujikak, hain zuzen ere. Hona hemen hori.

Erlazionatuak

Musika eskolako ikasturte bukaera

Mirari Altube Arrese eka 11, 12:20 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak