Aramaioko eta Legutioko pilotariek Arabako Herriarteko finala dute domekan, Amurrion

Xabier Urtzelai 2026ko ekainaren 11

Arriolabengoa pilotari emateko prest, eta bizkarrez, Del Campo. (Argazkilaria: Ramon Urbina).

Aurten ere Aramaioko pilotariek Legutiokoekin batera osatu dute taldea Herriartekoa jokatzeko –aurten Legutioren izenean dabiltza jokatzen– eta iaz moduan, aurten ere finalera sailkatu dira. Domekan izango dute final hori, Amurrion.

"Araban ohitura da Herriarteko finala Araba Euskaraz ospatzen den herrian jokatzea, eta hain justu, finala Amurriokoen kontra dugu. Ez dugu esango faboritoak garenik, baina indartsu ikusten dut taldea, pilotariak maila polita erakusten ari gara eta ilusioz gaude finalera begira", dio senior mailan jokatuko duen Asier Del Campok. Kadete mailan Jon eta Ibai Osorok jokatuko dute, gazte mailan Markel Beitiak eta Eñaut Morok eta seniorretan Markel Arriolabengoak eta Asier Del Campok.

Ezin Debarrokoa jokatu

Aramaioko pilotariak maila onean dabiltzala erakusten du, hain justu, domekan jokatuko dituzten Debarroko txapelketako finaletan, seniorretan, aramaioarrek egon behar zutela, bergararren ordez. Baina, Herriarteko finala dute egun berean, eta aukeratu egin behar. "Pena da, Debarroko lehenengo fasean lan ona eginda finalera sailkatu ginelako zuzenean, baina ezin dugu bi finaletan aldi berean egon", dio Del Campok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak