Aramaioarrak txapeldunorde, Euskadiko Eskolarteko pilota txapelketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 8a

Maia Armendariz, June Armendariz eta Itsaso Uribarren, dominak jantzita.

Maia Armendariz, June Armendariz eta Itsaso Uribarren pilotari aramaioarrak, Euskadiko Eskolarteko Pilota Txapelketan txapeldunorde gelditu dira, Oiartzunen jokatutako txapelketan. Gipuzkoaren kontra galdu egin zuten eta Bizkaiaren aurka, berriz, irabazi.

Asier Del Campo pilotari aramaioarra da Euskadiko Eskolarteko Pilota Txapelketan txapeldunorde gelditu diren Maia Armendariz, June Armendariz eta Itsaso Uribarren pilotarien entrenatzailea eta oso pozik dago lorpenarekin: "Sekulako mailarekin jokatu dute eta geroz eta hobeto doaz, gainera. Pilota elkartetik oso pozik gaude horrelako leku garrantzitsuetan lortzen ari direnarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak