Txirritola elkartearen lehiaketako sariak, banatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko maiatzaren 30a

Aspaldiko ohiturari jarraituta, aurten ere literatura lehiaketa antolatu du Txirritola Euskara elkarteak eta egubakoitzean egin zuten, Bañera parkean, sari banaketa-ekitaldia. "Pozik" hartu zituzten irabazleek sariak eta antolatzaileak ere "gustura" dira aurkeztutako lanen kopurua eta kalitateagatik.

Askotariko gutunak, mikro ipuinak eta ipuinak jaso dituzte aurten. "Kalitatezko sorkuntza lanak irakurri dituztela azpimarratu digute epai-mahaikideek, beraz, sari bat baino gehiago bikoiztu egin dugu. Helduen sailean gainera, aurten inoiz baino lan gehiago jaso ditugu. Herriko eskolarekin elkarlanean haurren sailean urteroko bidetik, lan asko, eta gazteen  sailean berriz, lan bakarra, baina nahiko ohikoa izaten da adin tarte horretako parte hartzaileek behera egitea. Irabazleek diploma eta opari bana jaso dute eta Txirritolako bazkideek laster sormen lan irabazleeak batzen dituen liburuxka jasoko dute", azaldu du Txirritola Euskara Elkarteko Aitziber Aginagaldek". 

Sail guztietako irabazleak

  • Nagusien saila:
    • Lehenengo saria: Kepa Lizarralde Madina, 1937ko udaberrixe lanagatik
    • Bigarren saria: Edurne Uribarren Iturrieta, Ama lanagatik.
    • Bigarren saria: Maitane Gomez de Segura Ceciaga, Kapikua lanarengatik.
  • Gazteen saila:
    • Mairu Zubia Ameskuak, Gogoan lanarengatik
  • Haurren saila:
    • LH3 maila:
      • Lehenengo saria: Aner Altuna Unamuno, Mendiko ura lanarengatik.
      • Bigarren saria: June Olaziregi Nafarrate, Mendiko harri majikoa lanarengatik.
    • LH4 maila:
      • Lehenengo saria: Intza Bailez Loiti, Amaren hutsunea lanarengatik.
      • Bigarren saria: Ane Barandiaran Nafarrate, Basoan galduta lanarengatik.
    • LH5 maila:
      • Lehenengo saria: Ilare Agirre Errasti, Lehen pausoa itsasoan lanarengatik.
      • Bigarren saria: Xune Agirre Ramila, Kaixo osabaitona maitea lanarengatik.
    • LH6 maila:
      • Lehenengo saria: Markel Palacios Mayor, Ez naiz libre izan nire bizitzan lanarengatik.
      • Bigarren saria: Uxue Ezkurra Errasti, Erloju misteriotsua lanarengatik.
      • Bigarren saria: Jule Lizarralde Errasti, Aurreiritziak lanarengatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak