San Martin elizan kantuan ekin diete egunari, abesbatza bakoitzak bere errepertorioa eskainita eta Bañera parkean hamaiketakoa egin ondoren, kantuan jarritu dute bi taldetan banatuta herriko kaleetan zehar. Kantu liburuak eskuetan, gustura ibili dira kalez-kale kantuan euskal kantagintzako abesti zaharrak eta berriagoak tartekatuta, horien artean, Pier Paul Berzaitzek sortutako Baratze bat kantua. "Talde bakoitza bere aldetik ibiltzen da eta ez dugu elkar asko ezagutzen, horregatik gaur moduko topaketak oso baligarriak dira harremanak estutzeko eta elkarrekin modu dibertigarrian kantatzeko", azaldu dute parte hartzaileek.

Gaurko ekitaldiarekin borobildu dute astean egin dituzten askotariko musika ekimenak batu dituen Aramaioko Musika Asteko egitaraua.