Punk doinuek hartu dute Eguzkierripa jaialdiaren 17. aldia

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 24a

Atzo ospatu zuten Aramaion Eguzkierripa Rock jaialdiaren 17. aldia, Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak antolatuta. Egun osoko egitaraua prestatu zuten beste behin ere, hitzaldi, bazkari eta kontzertuekin.

Iluntzean, 20:00etatik aurrera hasi ziren kontzertuak, eta bost taldek igo ziren oholtzara: Lepue Zapalduk, Hankaz Gorak, Izorrai, Balaklabak eta urte luzez jaialdian parte hartu izan duen El Exterminio de la Raza del Monok.  Goizean, Erreka gaztetxean hitzaldia egin zuten poliziaren inguruko gaia hizpide hartuta; eguerdian, berriz, paella-jana eta tribiala izan ziren Andramari ermitan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak