Zaramagako Pilota Txapelketa irabazi dute Del Campok eta Arriolabengoak

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko maiatzaren 22a

Del Campo eta Arriolabengoa, podiumean.

Atzo jokatu ziren Zaramagako Pilota Txapelketako finalak, eta gizonezko senior lehen mailako garaipena, Aramaioko Asier Del Campok eta Markel Arriolabengoak lortu zuten, Eibarko Ibarra eta Conde pilotarien aurka, 22-13 irabazita.

"Oso pozik" daude Asier Del Campo eta Markel Arriolabengoa aramaioarrak, Zaramagako Pilota Txapelketa irabazita. Eibarko aurkariak izan zituzten finalean eta 22-13 irabazi zuten. 

EITBn ikusi ahalko da partidua domekan, 12:00etan. Eta Youtuben ikusgai dago dagoeneko.

Zaramaga Pilota Txapelketako talde argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak