Argi mozketak izango dira egunotan hainbat auzotan eta baserritan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko maiatzaren 26a

Hainbat argi mozketa egingo dituzte egunotan Aramaion. Eguaztenean, eguenean eta egubakoitzean hainbat auzotan egingo dituzte, eta gainera, Ibarra, Zalgo, Basauti eta Bentamotz inguruko mozketei dagokienez, igogailuak ez erabiltzeko gomendioa egin dute.

Hainbat argi mozketa egingo dituzte egunotan.

Eguaztena, hilak 27

Argi mozketak egingo dituzte eguaztenean Uribarrin, Arexolan eta Arriolan, 08:45etik 09:45era. Errotabarrin eta Arragan, 09:45etik 10:45era. Ibarran, Zalgon, Arragako Basauti baserrian eta Barajuen auzoko Bentamotz baserrian, 11:00etatik 11:30era eta 17:30etik 18:30era. Eguzkierripan, Etxaguenen eta Gantzagan, berriz, 11:00etatik 11:30era eta 17:30etik 18:30era.

Eguena, hilak 28

Ibarran, Zalgon, Arragako Basauti baserrian eta Barajuen auzoko Bentamotz baserrian 08:15etik 08:45era eta 17:30etik 18:30era egingo dituzte. Eguzkierripan, Etxaguenen eta Gantzagan, 08:15etik 08:45era eta 17:30etik 18:30era.

Egubakoitza, hilak 29

Errotabarrin eta Arragan egingo dituzte mozketak egubakoitzean, 09:15etik 10:00etara. Arexolan eta Arriolan, 10:00etatik 10:45ara. Eta Uribarrin, 11:00etatik 12:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak