Bi aramaioar izango dira Arabako eskolarteko bertso txapelketako finalean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko maiatzaren 20a

Jokin Onaindia aramaioarra txapelarekin, iazko lehiaketa irabazi ostean. (Argazkia: Bertsozale.eus).

Anitz Abarrategi eta Jokin Onaindia aramaioarrak Arabako eskolarteko bertso txapelketako finalera sailkatu dira, eta beste lau bertsolarirekin batera jokatuko dute zapatuan Aramaion bertan izango den finalean.

Zapatuan, kultura etxean, 19:00etan, jokatuko da 14 eta 18 urte artekoen Arabako eskolarteko bertso txapelketako finala.

Iazkoa Jokin Onaindia aramaioarrak irabazi zuen, eta aurten ere lehiatuko da Anitz Abarrategi aramaioarrarekin batera, eta beste hauek ere aurkari izango dituzte: June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate, Oinatz Basabea eta Urko Lafuente.

Txapeldunak eta txapeldunordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalean kantatuko dute, ekainaren 14an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak