Aramaio zeharkatuko du suhiltzaileen zikloturista martxak

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko maiatzaren 14a

Hamalau urte pasa ostean, Arabak, Suhiltzaileen Martxa Zikloturistaren 37. aldia hartuko du hilaren 18tik 22ra. Lau etapa egongo dira, eta lehenengoa, Aramaion izango da martitzenean. Horrek eragina izango du zirkulazioan.

Astelehenean Suhiltzaileen Martxa Zikloturistaren parte-hartzaileei harrera egingo diete Gasteizen, eta martitzenean, hilak 19, egingo dute lehen etapa, Aramaiotik pasako dena.

09:39ean helduko da lehenengo parte-hartzailea eta 09:51n azkenengoa, Untzillara, San Antonio ermitara; gero Azkoagatik pasako dira; 09:57ean Ibarra igaroko dute; 10:06ean Etxaguen-Arriola; 10:13ean Ibarratik pasako dira berriro eta 10:22 inguruan, Kurtzeta.

Errai bat okupatuta egongo da norabide batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak