Internet konexiorik gabe daude Aramaion

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko maiatzaren 13a

Atzo, martitzena, 15:00etan eten zen Internet konexioa Aramaion eta oraindik ez da bueltatu. Asier Agirre alkateak jakinarazi du konpontzeko zain jarraitzen dutela eta ez dakitela arazoaren zergatia. Dena den, informazioa batu eta erreklamazioa jartzeko asmoa dutela dio, izan ere, Legutioko sahiesbidea egiten hasi zirenetik bizpahiru aldiz joan da Internet konexioa herrian. Laboral Kutxa, esaterako, itxi egin behar izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak