'Apirileko feria' dantzan ospatuko dute bihar, Maledantza lokalean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko maiatzaren 8a

Maledantzako dantzariak ikuskizun baten, artxibo irudi batean.

Ate irekien saioa egingo du bihar, zapatua, Malena Lobok, Maledantza lokaleko gidariak. Ibargoia kalean duen lokaleko ateak zabaldu eta herritarrak animatu ditu flamenko arropak jantzi eta dantzara joan daitezen. 12:00etatik aurrera ospatuko dute egun guztian zehar, apirileko feria.

Iazko irailean zabaldu zituen ateak Maledantza izeneko dantza lokalak. Malena Lobok gidatzen ditu bertako saioak eta gaur egun 50 herritar inguru joaten dira bertara askotariko dantzak ikastera; zumba, flamenkoa, dantza-step...

Bihar, zapatua, ate irekien saioa egingo du eta herritar guztiak animatu nahi izan ditu bertara joan daitezen: "Jatekoa egongo da, dantza egingo dugu, errebujitoa ere egongo da doan... Etorri ondo pasatzera", esan du Lobok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak