Kataia eta Suña arteko errepidea itxi egingo dute ibilgailuendako, astelehenetik

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 30a

Mapan, Kataia eta Suña artean itxiko duten errepide zatia, gorriz markatuta.

Arabako Foru Aldundiak Kataiako zubian egingo dituen lanen ondorioz, A-3920 errepidean, Kataia eta Suña arteko zatia ibilgailuendako guztiz itxita egongo da astelehenetik, maiatzaren 4tik, irailera arte.

Ibilgailuendako guztiz itxita egongo da lau hilabetez behintzat, A-3920 errepidean, Kataia eta Suña arteko zatia. Arabako Foru Aldundiak Kataiako zubian egingo dituen lanen ondorioz izango da hori.

Astehelehenean, maiatzaren 4an itxiko dute, eta irailera bitartean itxita egongo da.

Urri bukaerara arte lanek jarraituko duten arren, ibilgailuak pasatu ahal izango dira gero, seinale eta semaforo bidez.

Desbideratzeak seinaleen bidez jarriko dituzte errepidean, lanek irauten duten bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak