Aromaterapia tailerrerako izen-ematea zabalik dago

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 28a

Maiatzaren 9an egingo da Lorabarri azoka Bizente Goikoetxea plazan, eta aurretik, eguenean, maiatzaren 7an, 17:00etan aromaterapiaren oinarriak ezagutzeko tailerra egingo dute, horren baitan.

Alde teorikoa eta praktikoa izango du aromaterapia tailerrak. Teorikoan, olio esentzialen eta hidrolatoen erabilera eta bien arteko desberdintasunak azalduko dituzte; arlo praktikoan, berriz, sendabelar aromatiko baten destilazioa egingo da alanbikearekin, prozesua bertatik bertara ikusteko. Destilazioan zehar azalpenak emango dira, olio desberdinak usaintzeko aukera izango da, eta oinarrizko botikin naturala osatzeko beharrezkoak diren produktuak ezagutuko dira.

Gainera, lortutako hidrolatoa probatu eta erabiltzen ikasiko dute, eta parte-hartzaile bakoitzak lagin bat etxera eramango du. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da aramailurkt@gmail.com-era idatzita. Tailerra non izango den parte-hartzaileei jakinaraziko diete mezu bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak