Eguraldia lagun, iluntzera arte luzatu zen bertso-bazkaria zapatuan Untzillan. Baba-jana lagunarteko giroan egin zuten, trikiti doinuekin. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña izan ziren bertsotan eta gustura egon ziren han egondakoak.
Murumendi elkarteak antolatu zuen eta eskerrak eman nahi dizkiete han izan ziren guztiei; bertsolariei, trikitilariei, sukaldariei, bazkideei, bertso-zaleei… Lehenengoa izan zela adierazi dute, baina "seguru izango duela hurrengorik", esan dute.