Gasteizko Ogeta pilotalekuak hartu du gaur eguerdian Arabako Udaberriko Txapelketaren finala, Asier del Campok eta Markel Arriolabengoak bikote aramaioarraren eta Iosu Ramos eta Aitor Atxaerandioren artekoa.
Lehenengo minutuetan lehia nahiko parekatua izan da, eta horren adibide izan da 6-6 eta 10-7 markatu duela, besteak beste, markagailuak. Bigarren zatian, baina, aramaioarrek erritmoa jarri dute eta 12-9 egin ostean, ez diete aurkariei tanto gehiago egiteko aukerarik izan. Hala, 22-9 izan da azken emaitza.
"Pozik gaude egindako lorpenarekin", azaldu du behin txapelketa lortuta Asier del Campok, eta gakoen artean, Arriolabengoarekin duen konfiantza azpimarratu: "Biok ere Txukun Lakua Taldean taldean gabiltza, baina beste pilotari askorekin batera. Azkenaldian, baina partidu askotan batera aritzea tokatu zaigu eta horrek lagundu digu".
Txapela irabazita, Aramaiora heltzean harrera beroa egin diete herrikideek eta gero lagunekin eta familiakoekin batera egindako bazkariarekin ospatu dute garaipena.