Baba-jana egingo dute Untzillako Murumendi elkartean bihar, zapatua, eta bertso-bazkaria girotzen izango dira Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak, "kulturalki auzoari bultzada" emateko asmoz. Bazkarirako izena eman beharra zegoen, eta antolatzaileek azaldu dute "uste baino errazago eta lehenago" bete dela elkartea, eta horregatik, eskerrak eman dizkiete bazkideei eta parte-hartzaileei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.