Hilabete honetako ibilaldia Legution egin zuten atzo. Aramaiotik autobusez joan ziren Legutiora, eta zazpi kilometrotako ibilaldia egin zuten, eguraldi ederra lagun. Legution hasi, Larrabeara joan eta herrian bukatu zuten txangoa, eta berriro autobusean itzuli ziren Aramaiora. Lagun arteko giro onean, paseorako zapatilak jantzita, gustura ibili ziren erretiratuak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.