Aramaioko kontzejupeko bankuak errotulagailuz margotuta agertu dira

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 21a

Kontzejupeko banku bat errotulagailuz margotuta. (Argazkia: Aramaioko Udala).

Oraingoan, udaletxeko arkupeko egurrezko bankuak errotulagailuz margotuta agertu dira. Hau adierazi dute Udaletik: "Zaila da ondarea zaintzeko borondaterik ez duten horiek ulertzea: herriko ondarea zikindu edo apurtzea herritar guztien kontra egindako ekintza bezala ulertzen dugu".

Udaletik gaineratu dute, horrez gain, kiroldegian ere erabiltzaileen aldetik intzidentziak sumatu dituztela: "Gogoratu nahi dugu itxita dagoen bitartean, elkarte edo norbanakoek eskaera egin behar dutela erabili ahal izateko. Eta behin erabilita, ateak itxita eta argiak itzalita utzi behar direla".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak