Zapatuan jokatutako Espainiako Kopako finala 2-2 amaitu zen, penaltietan garaipena Realak eskuratu zuelarik. Hain justu, horiek ziren Goienak antolaturiko azken porran egiten ziren bi galderak, eta, parte hartu duten 183 lagunetatik sei izan dira bi erantzunak asmatu dituztenak. Asmatzaileen artean egindako zozketa Laurane Zubia Balanzategi aramaioarrak irabazi du, eta, honenbestez, berarentzat izango dira Reala-Getafe partidurako premium gunerako bi sarrerak. Zorionak!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.