Aramaioko Argindar Banatzaileak tekniko kudeatzailea behar du

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 17a

Lan eskaintza atera du Aramaioko Argindar Banatzaileak. Apirilaren 23ra arte jasoko dituzte eskaerak Lanbidetik.

Argindar enpresaren kudeaketa eramatea izango da eginbehar nagusia: kontabilitatea, zergak, fakturazioa, indarrean dagoen legedia betetzea, bezeroari arreta eskaintzea…

Aldi baterako ordezkapen bat da –bitarteko kontratu bat–, lan jardun osokoa eta berehala hastekoa.

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak izango dira:

  • Gradua, diplomatura, lizentziatura edo baliokideak, eta Hizkuntza eskakizuna.
  • Kontabilitatea eta kontuak eramateko gaitasuna.
  • Bulegotika sistemak –ofimatika– eta azpiegitura teknologikoak erabiltzeko gaitasuna.
  • Legeen eta zergen obligazioak betetzeko beharrezko ezagutza.
  • Harremanetarako gaitasuna.

Bestalde, baloratuko dute:

  • Argindar sektoreko enpresetan lan esperientzia izatea.
  • Egungo argindar sektoreko legedia ezagutzea.

Eskaerak egiteko

Kontratazioa Lanbideren bidez egingo da, beraz, hautaketa prozesuan parte hartu nahi izanez gero, Lanbideko webgunean eman behar da izena; erreferentzia: 162026003622.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak