Del Campo eta Arriolabengoa, Udaberri Txapelketako finalaurrekoan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 15a

Del Campo eta Arriolabengoa, artxiboko argazki batean.

Arabako Udaberrri Txapelketako finalaurrekoa jokatuko da egubakoitzean Maider Unda kiroldegian, 20:00etan. Nagusien lehen mailan, Asier Del Campo eta Markel Arriolabengoa lehiatuko dira, Aimar Saez eta Inhar Manterolaren aurka.

Laudioko, Amurrioko, Aramaioko eta Gasteizko bi bikote ari dira lehiatzen aurtengo Arabako Udaberri Txapelketan. Asier Del Campok eta Markel Arriolabengoak, orain arteko kanporaketa guztiak irabazi dituzte, eta, finalaurrekorako sailkatu dira. 

Finalaurrekoa egubakoitzean izango da 20:00etan Maider Unda kiroldegian eta aurkari izango dituzte Aimar Saez eta Inhar Manterola.

Finala, hilaren 26an jokatuko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Beste txapelketa batzuetan ere bai

Aramaioarrak, Debarroko txapelketan ere ari dira parte hartzen martxo bukaeratik. Aretxabaletako, Bergarako, Oñatiko edota Eibarko jokalariekin batera dabiltza.

Eta horiez gain, Grabni txapelketan ere badabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak