Obraren tamaina eta errepidearen zabalera direla eta, puntu horretan bidea erabat itxi beharko dutela jakinarazi dute Aldunditik.
Beraz, astelehen goizetik ostiral arratsaldera arte itxita egongo da errepidea, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako.
Etxaguen eta Gantzaga auzoetarako sarbidea bermatzeko, A-4023 errepidea eta Etxaguen eta Arriola lotzen dituen landa bidea erabili beharko dira ordezko ibilbide gisa.