Elektrikaria kontratatzeko lan-eskaintza zabalik dago

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 1a

Lanbideren bidez, Udalak elektrikari lan-eskaintza argitaratu du. Eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 15a izango da.

Lanbideren bidez egin behar da elektrikari lan-eskaintzarako izen-ematea. Hau da eskaintza zenbakia: 162026003147.

Maiatzean lanean hasteko izango litzateke, eta lanaldi osorako da. Ezinbestekoa da elektrizitateko lehen mailako titulua edo baliokidea izatea. Beste baldintza batzuk ere bete behar dira: Bigarren Hizkuntza Eskakizuna –2HE– edo baliokidea izatea, B gidabaimena eta herri-administrazioetako langileen bateraezintasunei buruzko 53/1984 legean ezarritakoaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak