Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan izango da Peru Abarrategi, Arabakoan hirugarren gelditu ostean

Gontzal Belategi Zubia 2026ko martxoaren 29a

Peru eta Martin Abarrategi aramaioarrak izan ziren kantuan Arabako Bertsolari Txapelketatako finalean. Hirugarren postua eskuratu zuen Peruk, Euskal Herriko txapelketara sailkatuz. Iñaki Viñasprek jantzi zuen txapela.

Atzo, zapatua, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bi aramaioar zeuden lehian, Peru eta Martin Abarrategi. Hauekin batera. kantatu zuten Aroa Arrizubietak, Unai Andak, Maddi Agirrek eta Iñaki Viñasprek. Azken honek lortu zuen azkenean txapela janztea.

Hirugarren postuan gelditu zen Peru Abarrategi, eta horrenbestez, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara sailkatzea lortu zuen. Martin, berriz, seigarren gelditu zen bere lehenengo finalean, saio polita osatuz.

Agurrak etxekoei

Hunkigarriak izan ziren aramaioarren bukaerako agurrak. Etxekoi eskainiak izan ziren bi agurrak, eta bereziki, 2023an zendu zen Txema Abarrategi aitari. Besarkada batekin borobildu zuten unea anaiek, biltzar jauregi osoa hunkituz. Albiste honetan bertan daude ikusgai bi agurrak.

Sailkapena

1. Iñaki Viñaspre Simon. 1.141 puntu.
2. Unai Anda Delika. 1.124,5 puntu.
3. Peru Abarrategi Sarrionandia. 749,5 puntu.
4. Aroa Arrezubieta Barredo. 749 puntu.
5. Maddi Agirre Epelde. 740,5 puntu.
6. Martin Abarrategi Sarrionandia. 710 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak