Eguaztenetan, kultura etxeko eskulanetako gelan egingo dituzte akuarela tailerreko saioak, apirilaren 15etik ekainaren 17ra bitartean, 17:30etatik 19:00etara.
Iturzuri Emakume Elkarteak antolatu du eta hamar lagunendako plaza mugatuak daude. Hau da harremanetarako telefonoa: 620 260 809.
Materiala norberak eraman beharko du. Bazkideendako prezioa 30 euro izango da eta bazkide ez direnendako, 35.