Nork irabaziko du Arabako Bertsolari Txapelketako finala?

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 18a

Martxoaren 28an 17:30ean, jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizen. Horren harira, Goienak porra antolatu du: finalean ariko diren sei bertsolarietatik nork jantziko duen txapela?

Parte hartzaileek finalisten artean aukeratu beharko dute: Maddi Agirre, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta, Aramaioko Peru eta Martin Abarrategi anaiak. Asmatzen dutenen artean zozketa egingo da, eta saria otordu bat izango da Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da honako inprimaki hau betetzea.

Lehiaketa irekia da, eta edonork parte hartu dezake. Emandako erantzunak izen-abizenekin batera bistaratuko dira, baina gainerako datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira soilik. Parte hartzeko epea martxoaren 28ko 13:00etan itxiko da, eta kontuan hartuko da pertsona bakoitzeko erantzun bakarra. Zozketaren irabazlearen izena martxoaren 30ean emango dute jakitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak