Martxoak 8 (2026)

Emakume langileen zapalkuntzaren aurka eta aldarrikapen gehiago Aramaion

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko martxoaren 8a

Indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiei buruzko tertulia eginez ekin diete Martxoaren 8ko ekitaldiei eta manifestua irakurri ondoren, dantza batekin borobildu dute eguerdiko ekitaldi nagusia.

Hogei lagun inguru elkartu dira goizean Sastiñan eta batak bestearen iritziak entzunez giro gozoan eta lasaiean egin dute mahaingurua, "gura baino gertuago dauden" indarkeria matxista kasuen aurrean hartu beharreko neurriak edo jarraitu beharreko pausuak elkarrekin adosteko asmoz.

Elkarretaratzea eta manifestuaren irakurketa egin dute gero, Bizente Goikoetxea plazan elkartutako herritarrekin batera eta Lagun Artean dantza taldeko nagusien taldeak gaurko egunerako espresuki sortu duten dantza batekin borobildu dute eguerdiko ekitaldi nagusia. 30 lagun inguru batu dira ondoren elkarrekin bazkaltzeko eta Mamifera pelikula ikusteko gonbidapena egin dute, 19:00etan hasita, kultura etxean egingo duten zinema-kafean ekitaldirako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak