Danborrada martxan jartzeko bilera egingo dute eguaztenean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko martxoaren 9a

Aurtengo jai batzordeko lehen bilera.

Aramaioko jaietan danborrada berreskuratu nahi dute. Duela 40 urte baino gehiago, Aramaion danborrada egiten zen, eta iazko Gaba Baltzean danborrek izan zuten arrakasta ikusita, San Martin jaietako astelehenean danborrada berreskuratu nahi da. Hori martxan jartzeko bilera egingo dute eguaztenean, hilak 11, 17:00etan, osoko bilkuren aretoan.

Hasita daude dagoeneko Aramaioko San Martin jai nagusiak antolatzeko bilerekin eta horietako batean proposatu zen herrian danborrada berreskuratzea. Hori antolatzeko, baina, beste lan-talde bat egin nahi dute, eta danborrada antolatzen hasteko lehenengo bilera deitu dute eguaztenerako, hilaren 11rako, osoko bilkuren aretoan, 17:00etan.

Jaietako inkestaren emaitzak

Bestetik, jaietako inkesta betetzeko aukera ere izan dute herritarrek eta udaletik jakinarazi dute 24 lagunek erantzun dutela.

2026ko programan bi aldaketa nagusi proposatu dituzte; alde batetik, egun bakarrean kontzertuak ekartzearen galdera egin zuten, hau da, egubakoitzean kontzertuak eta zapatuan erromeria. Hamazazpi lagunek baiezkoa eman zioten proposamen horri.

Bestetik, danborradagatik ere galdetu zuten; zazpi pertsona parte hartzearen aldekoak izan ziren, esaterako, eta proposamena da danborrada astelehenean egitea, afariaren aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak