Ikusgai dago Idoia Asurmendik egin duen Martxoaren 3aren omenezko kantuaren bideoklipa

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 27a

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskia oroitzeko sortu du Aramaioko abeslari Idoia Asurmendik 'Amets berriak' kantua, Karmele Jaio idazlearen hitzekin. Kantuaren bertsio laburra aurkeztu zuten lehenengo, eta orain, abestiaren bertsio luzearen bideoklipa argitaratu dute.

Amets Berriak izena darama Idoia Asurmendik eta Karmele Jaiok Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrenerako konposatutako abesti berriak. Martxoak 3 elkarteak binilozko disko bat kaleratu du eta bertan sartu dute 50. urteurrena oroitzeko sortutako kantua. Elkarteak editatu duen binilo berezian aditu ahal izango da bertsio hori.

Martxoak 3 Biktimen Elkarteak "memoria bizirik mantentzeko eta egun hartan hildakoak omentzeko" beste ereserki musikal baten beharra ikusi zuen, eta horregatik sortu dute kantua.

Dagoeneko aurresalmentan eros daiteke kantu hori eramango duen biniloa, eta 25 euroren truke, Angel Hellan artista gasteiztarrak diseinaturiko poltsarekin batera dator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak