Mariarka bisitatu dute paseoan Aramaioko Lagunkoiakoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 25a

Ibilaldian atera zuten talde-argazkia. (Argazkia: Aramaioko Lagunkoia).

Egin dute otsaileko irteera Aramaioko Lagunkoiakoek; Mariarka bisitatu eta ostean mokadutxoa egin zuten.

Oraingoan herrian gelditu ziren ibilaldia egiteko Aramaioko Lagunkoiakoek, eta elkarrekin tertulian egin zuten ibilaldia. Batzuek Ibarratik oinez hasi zuten paseoa; beste batzuk, berriz, autoz joan ziren Azkoagara eta bertatik hasi ziren; Barajuenetik Mariarkara joan ziren oraingo honetan, eta gustura ibili ziren. Bukaeran, beti bezala, mokadutxoa egin zuten jubilatuen lokalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak