Gaur, oraindik ere, Aramaio errekan ikus daiteke autoa –Opel Corsa beltza–, buruz behera. Atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra auto-gidariak kontrola galdu eta ibilgailua errekara jausi zenean. Bi zauritu eraman behar izan zituzten Debagoieneko Ospitalera.
Autok errekan jarraituko du garabia etorri eta bertatik ateratzen duenera arte. Ertzaintzaren esanetan espero dena da bihar egitea lan horiek. Ingurua seinaleztatuta dago.