Arabako Inauterien historia ezagutzeko aukera izango da arratsaldean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 17a

Arabako Ilarduia herriko Inauterietako argazki bat. (Argazkia: 'Alea').

Arabako Inauterien historia: katarsia eta eraldaketa soziala hitzaldia emango du Ander Gondra arte historialari eta antropologoak, kultura etxean, 18:00etan. +55 Elkartegaiak antolatutako hitzaldia da. Haurrek, bestetik, eskolako mozorro kalejira eta ludotekako ekintzak izango dituzte.

Inauteriei buruz gehiago jakiteko aukera egongo da Ander Gondra arte historialari eta antropologoak kultura etxean emango duen hitzaldian. Arabako Inauteriak izango ditu berbeta gai, gazteleraz izango den saioan. +55 Elkartegaiak hilero Aramaion ematen dituen hitzaldietako bat izango da.

Haurrak ere protagonista

Horrez gain, haur eta gaztetxoek ere izango dute zertaz gozatu. 14:00etan eskolako mozorro jaia egingo dutelako alde batetik, eta bestetik, LH1etik LH6ra bitartekoek ludotekan photocall-a izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak