Sei bertsolari elkartu ziren Laudioko Kasinoko oholtzan eta hamahiruna bertso puntuagarri kantatu zituzten. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik batu zituen puntu gehien. Harekin batera beste bi aramaioar ere izan ziren oholtzan: Andere Arriolabengoa eta Aitor Ugarte; hirugarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten horiek, hurrenez hurren. Hona hemen puntu banaketa:
- Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio): 251,5 puntu
- Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz): 241 puntu
- Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio): 236,5 puntu
- Aitor Ugarte Eriz (Aramaio): 233 puntu
- Hegoi Amabizka Gamiz (Gasteiz): 222,5 puntu
- Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla/Sarria): 222,5 puntu
2022an Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen Abarrategi Aramaioko finalaurrekora sailkatu da, zuzenean. Martxoaren 14an jokatuko da hori, 17:30ean, kultur etxean.
Otsailaren 21ean beste bi aramaioar
Hurrengo saioa, hirugarrena, otsailaren 21ean izango da Izarrako kultur etxean, 17:30ean. Han ere izango dira aramaioarrak lehian, Xabi Igoa Eriz eta Danel Herrarte Nafarrate, hain zuzen ere.